miércoles, 26 de febrero de 2014

Et Incarnatus Orkestra Tolosako Iñauteriak 2014


izarrak alineatzen direnean,
momentu majikoak gertatzen omen dira,...

biolinistak, kontrabajistak, celloak
iñauterietako doinuak apaintzen
gitarrak, abeslari, txistulari, panderoak,...
astebete eskasean ostegun gizen !!


emozioa, musikari apartak, grina,
84 urteko neskatil poxpolina,
umore tolosarrez blai dena,
barkuan, marinel errena


zuzendaria loturik aulkian,
musika - parranda eszenatokian,
dagoeneko gu ere kantari
"neri deritzat galtzaundi"



izarren alineazio baina
kabuz egindako lana alajaina,
prest bihotzak, prest herria
gora tolosako iñauteriak !!